Nor
Gara

Betsaide bere izenkidearen altzoan sortzen da, Abadiñon, Durangalde osoko ikastetxeei eta Ikasleen Guraso Elkarteei hezkuntza eta aisialdi jardueren zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin. Heziketa, gizarte edo aisialdiko beharren arabera, plan anitzak aurkezten ditugu. Honez gain, gurasoei, ikastetxeei eta IGEi hauen kudeaketa errazten diegu, lasaitasuna eta irtenbideak gertutik eskainiz.

Profesionaltasuna
0%
aniztasuna
0%
gertutasuna
0%
konfiantza
0%
erosotasuna
0%

Eskerrik asko

Zergatik
Betsaide?

Gurasoentzat…

Talde gaztea

Gogoak, ilusioak eta etengabeko prestakuntzak gure taldea paregabea bihurtzen dute. Gure zerbitzuak ahalik eta hobekien eskaintzen saiatuko gara beti. Oraintsuko ikaskuntzari esker, arloko ezagutza eguneratuenak eskuratu ditugu. Gaur egun, hezkuntzan berritzeko motibazioak mugitzen gaitu. Guk hezkuntza dinamikoaren alde egiten dugu, eta zuk?

Hurbiltasuna eta konfiantza

Distantziak murriztea inoiz baino garrantzitsuagoa dela soberan dakigu, batez ere txikienak direnean ardatz. Betsaiden hurbileko tratua eskaintzen dugu, bai emandako jardueretan, baita guraso-elkartearekiko harremanetan; eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko orduan. Langileon baliabide zabalei esker, komunikazio arina eta eraginkorra egongo da. Honela,  konfiantzazko ingurune bat sortuko da suertaturiko edozein egoera zein arazo konpontzeko.

Aniztasuna

“Arrain bat zuhaitzak igotzeko duen trebetasunagatik epaitzen baduzu, alferrikakoa dela pentsatuko du bizitza osoan”. Albert Einsteinen hitz hauek gogorarazten digu gutako bakoitzak trebetasun desberdinak dituela. Gure eskaintza zabalarekin, haur bakoitzari gehien gustatzen zaiona aukeratzeko aukera eskaintzen diogu, bere motibazioa eta autoestimua bultzatzeko.

Eguneratzea

Gure web orriko eremu pribatuari esker, gurasoek eta ikastetxeek jarduerak kudeatu eta dokumentuak/irudiak eskuratu ahal izango dituzte, datu horiek babestuta daudelako lasaitasunarekin.

Zentroentzako….

Segurtasuna

Betsaidek egindako lanak proiektu bat definitzen duten era guztietako ekintza eta faktoreen kudeaketa integrala dakar. Gure zerbitzu eta jarduera guztiak enpresak hautatutako langileek burutzen dituzte, baldintza profesionalak, giza balioak eta langileak ikastetxearen arrastoarekin identifikatzea kontuan hartuta.

Malgutasuna

Talde txikiei esker, haurren beharren arabera egokitu gaitezke, gure ikasleen hobekuntza eta erosotasuna bilatuz. Horrez gain, eskakizunaren baitan sortzen diren ekintza eta proiektuetara moldatzeko prest gaude.

Aholkularitza

Zentro bakoitzaren beharrei ahalik eta modu eraginkorrenean erantzun ahal izateko beharrezkoak diren prozedurak eta dinamikak ezartzen ditugu, ingurunearen ezaugarri teknikoak eta sozio-ekonomikoak kontuan hartuta, instalazioak errentagarri bihurtuz eta zentroa zeregin administratiboetatik askatuz.

Erosotasuna

Betsaide kontratatzeak zentroak/guraso-elkarteak askatzen ditu jarduera gauzatzearen ondoriozko lan-karga guztietatik. Gu arduratzen gara jarduerak koordinatzeaz, gorabeherak konpontzeaz, guraso eta ikasleekiko komunikazioa kudeatzeaz, informazio-bilerak egiteaz, ordainagiriak eta kobrantzak kudeatzeaz, etab. Gai gara kudeaketa horiek gure gain hartzeko, jarduera bakoitzeko ikasleen hileko kuotez gain inolako kostu gehigarririk gabe.

This post is also available in: Spanish

Abrir el chat